Jarduera honetan windows sistema eragileetan exekutatu daitekeen Hyperterminala erabiliko da Android gailu batekin bluetooth bidez kontrolatzeko.
Helburuak
Jarduerak honek jarraian aipatzen diren helburu hauek beteko ditu:
-Android aplikazioa bat sortzea App Inventor erabiliz.
-Interfaze grafikoko oinarrizko elementuekin trebatzea.
-Bloke editorea ezagutzea eta programazio modu bisual berri horretara ohitzea.
-Hyperterminalera bluetooth bidez testua bidaltzea Android gailutik eta Hyperterminalean ikustea.
Materiala
-PC bat windows sistema eragilearekin eta bluetooth komunikazio gaitasuna duena.
-Hyperterminala.
-Android gailu mugikor bat.
David Muñoz Ugartemendia, Lanbide heziketako Don Bosco ikastetxeko irakaslea, IKT dinamizatzailea eta berrikuntza proiektuetako kolaboratzailea (d.munoz'abildua'fpdonbosco.com)
Josema Fernandez Izaguirre, Lanbide heziketako La Salle Berrozpe ikastetxeko irakaslea, eta berrikuntza proiektuetako kolaboratzailea (fernandezjm'abildua'lasalleberrozpe.com)
2013/08/02
App Inventor-en garatutako App-ak probatzen
Sortutako aplikazioa egiaztatzeko modu ezberdinak daude eta azpimarratu beharra dago pazientziz hartu beharreko pausua dela, erabiltzen ari garen PC, gailu eta MIT-eko zerbitzarien lan-kargaren araberakoa baita exekuzio denbora:
- Emuladore bat erabiliz (Ikus I. ilustrazioa): emuladorea gailu mugikor birtual baten simulazioa da. Honetarako bloke editorearen goialde-eskubialdean dagoen new emulator botoiari sakatu behar zaio. Erabiltzen ari garen PC-aren arabera denbora gehiago edo gutxiago pasako du emuladorea kargatzen:
![]() |
| I. Ilustrazioa: Android emuladorea |
- Zuzenean gailuan frogatuz:
- Erabiliko dugun android gailua PC-ra konektatu ondoren, bloke editorearen goialde-eskubialdean dagoen Connect to device botoian sakatuz gero, driver-ak ongi instalaturik badaude gure gailuaren izena ikusi beharko litzateke. Aukera hori baliatu eta aplikazioa berria gure gailuan exekutatuko da.
- Aplikazioa gailura deskargatuz: modu honetan lehenengo aplikazioa gailura deskargatuko dugu ondoren guk exekutatzeko. Beste hiru bide daude honetarako, guztiak diseinu lehioan goialde-eskubialdean aurkitzen den Package for phone botoiaren barnean:
- Show barcode: QR kode bat erakutsiko digu ondoren deskarga kode irakurgailu bat instalaturik daukan gailu batean deskargatzeko.
- Download to this computer: App Inventor erabiltzen ari garen PC-ra burutuko da aplikazioaren deskarga.
- Download to connected phone: App Inventor erabiltzen ari garen PC-ra konektaturik dagoen gailura burutuko da aplikazioaren deskarga.
App Inventor-en hiru interfazeak
Proiektu kudeatzailearen lehioa
Lehio honetan (ikus I. ilustrazioa) aurretik sortutako aplikazioen proiektuak ireki, deskargatu, ezabatu eta abar egin daiteke. Aplikazio berri bat sortzea bada gure helburua, new botoiari sakatu beharko diogu eta proiektuari izen bat eman jarraian.
App Inventor-eko proiektu bat bi atal nagusitan banatzen da: diseinu lehioan eta bloke editorean (ikus II. ilustrazioa).

| I. Ilustrazioa:Proiektu kudeatzailearen lehioa |
App Inventor-eko proiektu bat bi atal nagusitan banatzen da: diseinu lehioan eta bloke editorean (ikus II. ilustrazioa).
![]() |
| II. Ilustrazioa: diseinu lehioa eta bloke editorea |
2013/08/01
App Inventor erabiltzen hasteko prestatzen
Zer da?
App Inventor MIT Unibertsitateak (Massachusetts Institute of Technology, ikus I. ilustrazioa) Android aplikazioak modu bisualean sortzeko garatutako tresna da. Proiektu honen arduradunen arabera tresna hau erabiltzeko “ez da programatzaile profesionala izan beharrik”, eta oso modu errazean sor daitezke Android gailuetan exekutatu daitezkeen aplikazio sinpleak.

| I. Ilustrazioa: MIT eta App Inventor |
Android App-ak garatzeko erremintak
Android aplikazioen garapena normalean Java programazio lengoaian egiten da, hau da, objektuetara orientaturiko programazioak dituen abantailez baliatzen gara App-en garapena burutzeko.
Javak baditu Android-erako propio diseinaturiko garapen erreminten multzoak, hots, SDK ( Software development kit) deritzanak. Ondoren aipatuko ditudan garapen ingurune edota plataforma gehienek Androiden SDK-a beharko dute instalaturik Android App-ak garatu ahal izateko.
Azpimarratu behar da dena den existitzen direla programazio lengoai konplexuez ezer jakin gabe, modu grafiko batean Android App-ak garatzen laguntzen duten erremintak. Kasu honetan nabarmentzekoa da App Inventor tresna.
Javan garapenak burutzeko garapen ingurune edota plataformei dagokienez, bi dira kontuan hartzekoak gaur egun: batetik Eclipse, Java plataforma ezagunena oraindaino; bestetik Android Studio, orain pare bat hilabete eskas Android-ek berak askatutako garapen plataforma propioa.
Aukera ezberdinez hitz egiten ari garenez hona hemen kontuan hartzeko zerrenda bat:

- Eclipse: aipatu bezala Javan garatzeko plataforma da, eta Androideko SDK-a eta beste zenbait erreminta gehiago instalaturik modu egokian lan egin daiteke.
- Android Studio: Eclipseren oso antzeko ezaugarriak dituen Androiden plataforma propioa da.
- App Inventor: App Inventor MIT Unibertsitateak (Massachusetts Institute of Technology) Android aplikazioak modu bisualean sortzeko garatutako tresna da. Proiektu honen arduradunen arabera tresna hau erabiltzeko “ez da programatzaile profesionala izan beharrik”, eta oso modu errazean sor daitezke Android gailuetan exekutatu daitezkeen aplikazio sinpleak.
- Phonegap, Appacelerator eta Icenium: App-ak modu natiboan garatu ordez, web estandarretan (HTML5, CSS eta Javascript) oinarrituriko diseinuak App-etan moldatu, bihurtu eta enpaketatzen dituzten erremintak dira. Batzuen iritziz Javaren ordezkaria izan liteke etorkizunean App-en garapenari dagokionez.
- Basic4Android: VisualBasic programazio lengoai grafikoan oinarritzen da, Javarekin borroka luzean diharduena urteetan zehar.
- Mono: Microsoft-ek garaturiko C# eta .NET lengoaietan du iturria eta Visual Studio erabiltzen da garapen ingurune edota plataforma moduan.
- Livecode: Android, iOS, Windows, Linux, iPhone, iPad, Web eta zerbitzarietarako ere programatu daitekeen plataforma da Livecode. Ebentuetara orientaturiko programazioan oinarritzen da.
- In Design CS6: Programazio ezaguera urriak dituzten eta diseinu grafikora dedikatzen diren profesionalei dago zuzendurik.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)