Sortutako aplikazioa egiaztatzeko modu ezberdinak daude eta azpimarratu beharra dago pazientziz hartu beharreko pausua dela, erabiltzen ari garen PC, gailu eta MIT-eko zerbitzarien lan-kargaren araberakoa baita exekuzio denbora:
- Emuladore bat erabiliz (Ikus I. ilustrazioa): emuladorea gailu mugikor birtual baten simulazioa da. Honetarako bloke editorearen goialde-eskubialdean dagoen new emulator botoiari sakatu behar zaio. Erabiltzen ari garen PC-aren arabera denbora gehiago edo gutxiago pasako du emuladorea kargatzen:
|
I. Ilustrazioa: Android emuladorea |
- Zuzenean gailuan frogatuz:
- Erabiliko dugun android gailua PC-ra konektatu ondoren, bloke editorearen goialde-eskubialdean dagoen Connect to device botoian sakatuz gero, driver-ak ongi instalaturik badaude gure gailuaren izena ikusi beharko litzateke. Aukera hori baliatu eta aplikazioa berria gure gailuan exekutatuko da.
- Aplikazioa gailura deskargatuz: modu honetan lehenengo aplikazioa gailura deskargatuko dugu ondoren guk exekutatzeko. Beste hiru bide daude honetarako, guztiak diseinu lehioan goialde-eskubialdean aurkitzen den Package for phone botoiaren barnean:
- Show barcode: QR kode bat erakutsiko digu ondoren deskarga kode irakurgailu bat instalaturik daukan gailu batean deskargatzeko.
- Download to this computer: App Inventor erabiltzen ari garen PC-ra burutuko da aplikazioaren deskarga.
- Download to connected phone: App Inventor erabiltzen ari garen PC-ra konektaturik dagoen gailura burutuko da aplikazioaren deskarga.