Helburuak
Jarduerak honek jarraian aipatzen diren helburu hauek beteko ditu:
-Android aplikazioa bat sortzea App Inventor erabiliz.
-Interfaze grafikoko oinarrizko elementuekin trebatzea.
-Bloke editorea ezagutzea eta programazio modu bisual berri horretara ohitzea.
-Hyperterminalera bluetooth bidez testua bidaltzea Android gailutik eta Hyperterminalean ikustea.
Materiala
-PC bat windows sistema eragilearekin eta bluetooth komunikazio gaitasuna duena.
-Hyperterminala.
-Android gailu mugikor bat.
Jardueraren sekuentzia
- Lehenengo eta behin gure PC-ko bluetooth konexioa konfiguratuko da. Bluetooth gaitasuna modu eta aukera anitzetan instalatu daitekeenez PC batean, era orokorrean aipatuko dira jarraitu beharreko pausuak:
- PC-aren bluetooth gailuaren MAC helbidea lortu behar da. Normalean bluetooth gailuak instalatzerakoan konfigurazio eta kudeatzaile programaren bat ere instalatzen da PC-an. Bertan aurkituko duzue MAC helbidea, adibidez:
- Era berean PC-an bluetooth komunikazioa ezartzen den COM portuaren zenbakia aurkitu behar da: COM6, COM7,....
- PC-a eta Android gailua parekatu edo binatu behar dira. Parekatze prozesua Android gailutik burutzea da hoberena, eta PC-ri abixua iristen zaionean onartzea.
- Hurrengo bigarren pausu garrantzitsua hyperterminala konfiguratzea izango da. Hyperterminala ez da instalatzen den aplikazioa, exekutatzen den artxibo bat baizik eta erabiliko dugun PC-aren sistema eragilearen baitan modu batera edo bestera jokatuko da:
- Windows XP-n: Inicio>Programas<accesorios<Comunicaciones < Hyperterminal.exe
- Windows 7-n: Berezko instalazioak ez dakar Hyperterminala integraturik. Honen ondorioz Win XP batetatik edota interneteko iturri fidagarrietatik lortu beharko dira Hyperterminala exekutatzeko beharrezkoak diren artxibo multzoa.
I. ilustrazioa: Hyprterminala irekitzen |
Ondoren, gure PC-ak bluetooth konexioa ezarriko duen COM portuaren zenbakia adieraztea izango da II. ilustrazioan ikusten den moduan:
II. ilustrazioa: COM portua definitzen |
eta azkenik, aukeratu dugun COM portuaren propietateak definituko dira komunikazioa komeni bezala ezartzeko (Ikus III. ilustrazioa):
Bits por segundo: 9600
Bits de datos: 8
Paridad: ninguno
Bits de parada: 1
Control de flujo: ninguno
Bits de datos: 8
Paridad: ninguno
Bits de parada: 1
Control de flujo: ninguno
III. ilustrazioa: COM portuaren ezaugarriak definitzen |
Dagoeneko prest gaude App Inventor-ekin gure aplikazioa diseinatzen hasteko. Aurreko sarrera batean aipatutakoa jarraituz App Inventor-eko proiektu kudeatzailean kokatu eta new sakatu.
IV. eta V. ilustrazioan ikus daitezke jarduera hau burutzeko diseinua eta logika.
IV. ilustrazioa: App-aren diseinua |
V. Ilustrazioa: App-aren logika |
Jarduera segidan agertzen diren bideo-tutorialei jarraikiz burutu dezakezue:
Diseinuaren atala
Logikaren atala