2013/08/01

App Inventor erabiltzen hasteko prestatzen

Zer da?

 App Inventor MIT Unibertsitateak (Massachusetts Institute of Technology, ikus I. ilustrazioa) Android aplikazioak modu bisualean sortzeko garatutako tresna da. Proiektu honen arduradunen arabera tresna hau erabiltzeko “ez da programatzaile profesionala izan beharrik”, eta oso modu errazean sor daitezke Android gailuetan exekutatu daitezkeen aplikazio sinpleak.

I. Ilustrazioa: MIT eta App Inventor

Instalazioa

 App Inventor web nabigatzaile batean exekutatzen den arren, ezinbestekoa da erabiliko dugun PC-aren eta gailu mugikorraren konfigurazioaren puntu batzuk errepasatzea:

 1. Sistema eragilearen bertsioa:

    ■ Macintosh (con procesador Intel): Mac OS X 10.5, 10.6
    ■ Windows: Windows XP, Windows Vista, Windows 7
    ■ GNU / Linux: Ubuntu 8 +, Debian 5 +

 2.  Nabigatzailearen bertsioa:

    ■ Mozilla Firefox 3.6 edo goragokoa
    ■ Apple Safari edo goragokoa
    ■ Google Chrome edo goragokoa
    ■ Microsoft Internet Explorer 7 edo goragokoa

 3. Gutxienez JAVA6 edo JAVA-ren 1.6. bertsioa  http://www.java.com/es/download/ instalaturik egotea.

 4. App Inventor-en liburutegiak instalatzea(AppInventor_Setup_Installer):

     ■ Windows XP,Vista, 7 :

 Kontuan hartu PC-ko edozein erabiltzailek liburutegi hauek erabiltzeko administratzaile baimenak  dituen kontu batetatik egin behar duela pakete hauen instalazioa, ostera instalazioa burutu duen erabiltzaileak soilik erabil ditzake liburutegi hauek.

      4.1. Deskargatu eta instalatu honako paketea berezko instalazioaren URL-a aldatu gabe(92 MB inguru):

           http://dl.google.com/dl/appinventor/installers/windows/appinventor_setup_installer_v_1_1.exe

      4.2. App Inventor erabiltzerakoan pakete hauen kokalekuaz galdetzen bada honako URL hauek eman:

  • 32 bits : C: \ Archivos de programa \ Appinventor \ comandos para la Appinventor.
  • 64 bits : C: \ Archivos de programa (x86) \ Appinventor \ comandos para la Appinventor.
.
    ■ Mac OS X :
           
      4.1. Deskargatu eta instalatu honako paketea berezko instalazioaren URL-a aldatu gabe(92 MB inguru):

         http://dl.google.com/appinventor/installers/mac/AppInventor_Setup_v_1.1.dmg
      
      ■ GNU / Linux :

      4.1. Deskargatu eta instalatu honako paketea berezko instalazioaren URL-a aldatu gabe(92 MB inguru):

       http://dl.google.com/dl/appinventor/installers/linux/appinventor-setup_1.1_all.deb

      Ezin baduzu .deb paketea instalatu, deskargatu eta instalatu honako paketea:

      http://dl.google.com/dl/appinventor/installers/linux/appinventor-setup_1.1.tar.gz


5. Erabiliko den Android gailuaren(mugikorra eta tablet-ak bereziki) driver-ak instalatzea:

 Instalatu berri den App Inventor Setup paketeak Google USB driver-ak barneratzen ditu, eta ondorioz sortuko diren aplikazioak zuzenean interesatzen zaigun gailuan frogatu ditzakegu usb hari bidezko komunikazio bitartez. Besteak beste hauek dira aipatutako paketeak barneratzen dituen gailuen driver-en zerrenda:

  ■ T-Mobile G1* / ADP1
  ■ T-Mobile myTouch 3G* / Google Ion / ADP2
  ■ Verizon Droid (not Droid X)
  ■ Nexus One
  ■ Nexus S

 Erabiliko den gailua ez bada goiko zerrenda agertzen, driver edo kontrolatzaileak eskuz instalatu beharko dira. Bilaketa gehiegi luzatu ez dadin jarraian agertzen den estekan aurki daiteke interesgarri zaigun gailuaren driver-a:

    http://developer.android.com/tools/extras/oem-usb.html

6. Gailu mugikorra konfiguratzea:

 6.1. Jatorri ezezaguneko aplikazioen instalazioa onartu behar da. Honetarako gailua desblokeatuz Menu botoiari sakatuz eta ondoren ajustes aukeratuz, aplicaciones-en sartu behar da (ikus II. Ilustrazioa).

II. Ilustrazioa: gailuaren ezarpenak konfiguratzen

 6.2. USB debug eta beti aktibo egotea markatu. Honetarako aurreko aplicaciones ataletik atzera jo eta desarrollo-n sartu. Bertan aipatutako bi aukerak markatu (ikus III. Ilustrazioa). Modu honetan App Inventor-ek gailuaren kontrola izango du eta pantaila ez da inoiz ezgaituko sortutako aplikazioaren karga fasean.

III. Ilustrazioa: gailuaren ezarpenak konfiguratzen

 Azpimarratzekoa da aplikazio bat gailu batean frogatu nahi dugunean, gailua bera desblokeatu behar dela lehenengo aplikazioa kargatzera bidali baino lehen.


App Inventor erabiltzen

 App Inventor erabiltzen hasteko google kontu bat eduki behar da. Horretarako, aurretik halako konturik ez badugu, google-en (http://www.google.es) kontu berri bat sortuko da (ikus IV. Ilustrazioa).

IV. Ilustrazioa: google kontu bat sortzen

 Behin google kontua aktibo dagoela, honako helbidera joko da (ikus V. Ilustrazioa):

                                                         http://appinventor.mit.edu/

V. Ilustrazioa:  App Inventor-en sartzen

 eta bertan Invent botoiari(create mobile apps) sakatuko zaio. Hurrengo orrian aipatu google kontuaren logeoa burutuko da,

VI. Ilustrazioa:  App Inventor-en sartzen
 
...azkenik dena ongi joan bada App Inventor-eko proiektuen kudeatzailearen orrian agertuko gara (Ikus VII. Ilustrazioa).
VII. ilustrazioa: proiektu kudeatzailea