I. Ilustrazioa: Hello word! |
Java natiboan programatuz gero App-aren GUI-a xml lengoaian definitzen da, I. Ilustrazioan ikusten den editore grafikoa erabiliz edota zuzenean xml ikuspegia aukeratuz kodigoa idatziz (Ikus II. Ilustrazioa).
II. Ilustrazioa: GUI-a eratzeko 2 aukerak, grafikoa eta xml kodea |
III. Ilustrazioa: Textview baten xml kodea |
I. Ilustrazioan ikusi dugunez App-ak soilik Hello world! testua erakusten du. Horretarako GUI-an TextView motako objektua erabiltzen da, zabalera (width) eta altuera (height) bat ematen zaio, kasu honetan jarriko zaion testuaren tamainera egokitu direnak (wrap_content) eta azkenik testua bera adierazten zaio android:text parametroaren bidez. Bi modu daude Textview-ari xml bitartez testua pasatzeko:
- Testua bera android:text parametroari hardcodeatuz, adibidez android:text="Hello world!" eginez. Hau ez da aukera gomendagarriena, erakutsi behar dugun testua behin baino gehiagotan erabili beharko bagenu aldaketak egiteko garaian lana asko zailtzen delako.
- Edota III. Ilustrazioan egiten den moduan string.xml fitxeroa erabiltzea.
IV. Ilustrazioa: strings.xml fitxategia |
Eclipseko xml artxibo guztien antzera, string.xml fitxategiak bi ikuspegi ditu baita ere: grafikoa eta xml kodearena. string fitxategian erakutsi nahi dugun testua definitzeko, string-ari izena (name, urdin kolorez dagoena) eman behar zaio eta ondoren testua idatzi (beltz kolorez agertzen dena):
<string name="string_izena">Erakutsi nahi dugun testua</string>
Behin string-a definiturik dugunean pantaila edo GUI-aren xml ikuspegian TextView-ak erabili behar duen string-a adierazi behar zaio, definituriko string_izena pasaz:
android:text="@string/string_izena"
Android App hizkuntz eleanitz bat garatu nahi bada, hau da, erabiltzaileak bere gailuko hizkuntza aldatzen duenean App-an azaltzen diren testuak ere hizkuntzez aldatzea nahi bagenu, hizkuntza bakoitzeko strings.xml fitxategi bat sortu beharko da. Adibidez ingelerazko eta gaztelerazko App bat programatzea bada helburua, res karpetaren barnean values-es karpeta sortu beharko da (Ikus V. Ilustrazioa), bertan values karpetako strings.xml artxiboa kopiatuko da eta string guztien testua gazteleratu bukatzeko (soilik string-en testuak aldatu, izenak ez!).
V. Ilustrazioa: Gaztelerako string-a definitzen |
Hizkuntza bakoitzari dagokion atzizkia honako estekan kontsulta daiteke: ISO 639-1 Code