Eclipsen Android proiektu bat sortzeko honako pausu hauek jarraitu behar dira:
- Android App proiektu berri bat sortzeko file menura jo:
|
I. Ilustrazioa: Eclipsen Android App baten proiektua sortzeko 1. pausua |
- II. Ilustrazioan ikus daitekeen pantailan honako datua hauek sartu behar dira:
- Application name: Sortuko den .APK artxiboak izango duen izena. Gailuan instalatzerakoan defektuz ikonoaren azpian agertuko den testua.
- Project name: Eclipse proiekturako sortuko den karpetaren izena.
- Package name: Javako arauak jarraituz, proiektua namespace izeneko pakete batean bilduko da. Normalean enpresaren dominioa erabiltzen da alderantzizko zentzuan.
- Minimun Required SDK: App-a exekutatuko duen gailuari eskatuko zaion gutxieneko SDK bertsioa definitu behar da. Bertsio hauek API maila ezberdinetan banatzen dira eta ahalik eta SDK-a maila baxuena jartzea gomendatzen da, modu honetan gailu gehienetan funtzionatuko du App-ak.
- Target SDK: App-a probatutako SDK bertsioa adierazten da hemen. Normalean hurrengoarekin bat dator.
- Compile with: App-a zein SDK bertsioren aurka konpilatuko den adierazi behar da. Normalean ahalik eta API level altuena jarriko da Androiden azken bertsioekin konpatiblea den ziurtatzeko.
- Theme: App-aren GUI-ari aplikatuko zaion theme estiloa definitu daiteke baina ez da beharrezkoa.
|
II. Ilustrazioa: Eclipsen Android App baten proiektua sortzeko 2. pausua |
- Hurrengo pantailan (Ikus III. Ilustrazioa) proiektua eclipsen lehen aldiz sartzean definituriko workspace-etik kanpo gordetzeko aukera emango digu.
|
III. Ilustrazioa: Eclipsen Android App baten proiektua sortzeko 3. pausua |
- IV. Ilustrazioan ikus daitekeen bezala hurrengo pantailan App-aren ikonoa eta bere itxura definitu daiteke.
|
IV. Ilustrazioa: Eclipsen Android App baten proiektua sortzeko 4. pausua |
- Jarraian agertzen den pantailan defektuz proiektu bat sortzerakoan sortuko den activity mota definitu behar dugu. Normalean V. Ilustrazioan ikus daitekeen aukera hautatuko da.
|
V. Ilustrazioa: Eclipsen Android App baten proiektua sortzeko 5. pausua |
- VI. Ilustrazioko pantailan aurreko pausuan aipatutako activity-aren izena eta nabigazio mota definituko dira.
|
VI. Ilustrazioa: Eclipsen Android App baten proiektua sortzeko 6. pausua |
- Guztia behar moduan atera bada VII. Ilustrazioak erakusten duen pantaila lortuko da.
|
VII. Ilustrazioa: Eclipsen Android App baten proiektua sortzeko 7. pausua |
VIII. ilustrazioan ikus daitekeen moduan eclipsen Android proiektu bat sortzen den bakoitzean egitura zehatz bat duen karpeta eta fitxategi ezberdinen multzoa sortzen da. Jarraian egitura propio honetako elementu ezberdinak deskribatuko dira:
|
VIII. Ilustrazioa: App aten anatomia eclipsen |
- src karpeta: App-aren iturburu kode guztia biltzen da karpeta honetan. Normalean .java fitxategiak izango dira eta App-aren kontrola eta logika definituko dute. Proiektu bat sortzen den aldiro defektuz MainActivity.java fitxategia sorturik egongo da (ez bada sorreran izena aldatu, Ikus IX. Ilustrazioa), App-aren activity nagusiaren onCreate metodoa implementatuz eta aplikazioari interfaze grafiko bat eskeiniz.
|
IX. Ilustrazioa: src karpeta |
- res karpeta: aplikazioko baliabide guztien fitxategiak barneratzen ditu, hauek dira azpimarragarrienak (Ikus X. Ilustrazioa):
- res/drawable: App-aren irudiak gordetzen dira hemen. Gailuaren bereizmenaren arabera /drawable-ldpi, /drawable-mdpi, /drawable-hdpi, /drawable-xhdpi eta /drawable-xxhdpi azpikarpetetan sailka daitezke irudiak App-ak automatikoki erabili behar duen irudi egokiena aukeratzeko.
- res/layout: Aplikazioaren interfaze grafikoak daude karpeta honetan. Java natiboan programatuz GUI-ak .xml fitxategietan definitzen dira. /res/layout-land karpeta ere sor liteke gailua horizontalean jartzen denean GUI ezberdina bat eeskeintzeko.
- res/value: Karpeta honetan App-ak erabiliko dituen testuak, estiloak, koloreak e.a. gordetzen dira .xml artxiboetan.
|
X. Ilustrazioa: res karpeta |
|
- gen karpeta: Bertan konpilazio garaian sortzen diren fitxategien multzoa aurkitzen da. Horien artean R.java deritzona aipatu behar da. Class-e honek App-an definitu eta sartu ditugun baliabide guztien ID-ak jasotzen ditu App-aren logika programatzerako garaian baliabide horietarako bidea irekitzeko eta errazteko.
- assets karpeta: karpeta komodina dela esan liteke, orokorrean beste karpetetan sartu ezin diren baliabideak e.a. gordetzen direlako bertan.
- AndroidManifest.xml fitxategia: fitxategi hau oso garrantzitsua da App-aren funtzionamendu egokirako. Hemen App-aren deskribapena eta definizioa burutzen da: gailuko ze hardware erabiliko duen, ze baimen izango dituen, zein izango den aplikazioaren estiloa, zenbat activity erakutsiko diren e.a.