2013/10/31

Eclipse garapen-ingurunea instalatzea eta konfiguratzea

Android App-ak java natiboan garatzeko zenbait erreminta instalatu beharko  dira ordenagailuan pausoz-pauso:
  • Lehenengo eta behin gure PC-a java ulertzeko eta exekutatzeko gai izan behar du eta horretarako Javaren makina birtuala eta konpilatzailea instalatzea nahikoa da. Oracle denez javaren jabetza duen enpresa honako web helbidetik egingo dugu Java SE Development Kit-JDK delakoaren deskarga. Ondoren instalazioa burutu.
I. Ilustrazioa: Javaren JDK jeisten



II. Ilustrazioa: Erabiltzen den S.E. eta prozesadore arkitekturaren araberako aukeraketa

  • Deskargatutako Java JDK-aren arabera (32 edo 64 bit) Android Developer Tools edo ADT deitzen dena deskargatuko dugu. Pakete honek Android App-ak garatzen hasteko behar diren erreminta guztiak eskeintzen ditu.
III. Ilustrazioa: Android developer tools deskargatzen
IV. Ilustrazioa: Android developer tools deskargatzen
  • Behin ADT-a deskargaturik fitxategia deskonprimitzea izango da hurrengo pausua, adibidez C:\ unitatearen barruan. Dena normaltasunez joanez gero sortu den karpetapean beste 2 karpeta agertuko dira V. ilustrazioan agertzen den moduan.

V. Ilustrazioa: ADT-aren karpetak eta fitxategiak
  • Eclipse karpetaren barnean topa daitekeen eclipse izeneko .exe fitxategia exekutatuko dugu VI. ilustrazioan ikus daitekeen pantaila lortuz.


VI. Ilustrazioa: ADT-a exekutatzen
  • Lehenengo aldiz sartzean eclipsek proiektuak sortzeko erabiliko duen direktorioaren helbidea galdetuko digu (Ikus VII. Ilustrazioa); hurrengo aldian berriz ez galdetzeko aukera markatuko dugu.

VII. Ilustrazioa: Eclipse-ko workspace-a definitzen
  • Arazorik agertu ez bada, eclipseko garapen ingurunean egongo gara jadanik VIII. ilustrazioaren antzeko pantaila batekin. Azpimarratu behar da eclipse hau Google-ek Androiderako egokitu duen garapen ingurunea dela eta egon daitezkeela berezko eclipse-tik aldaketa txiki batzuk.
VIII. Ilustrazioa: eclipseko ingurunea
  • IX. Ilustrazioan erakusten den prozesua oso puntu garrantzitsua da Android App-en garapenerako: plataforma edota android bertsio ezberdinetarako liburutegiak, usb bidezko araztatzea ahalbidetzeko driver-ak e.a. deskargatu eta instalatu behar dira. Aukeratzen diren bertsio ezberdinen kopuruaren arabera eta interneteko konexioaren arabera asko luzatu daiteke prozesu hau. IX. Ilustrazioan agertzen den pantaila lortzeko deskonprimitutako karpetan egongo den SDK Manager.exe fitxategia exekutatu behar da.
IX. Ilustrazioa: Android plataforma ezberdinetarako liburutegiak instalatu
  • Garapen ingurunea osatzen bukatzeko Android makina birtual bat, AVD delakoa, sortzea falta da soilik. App-ak gailu mugikorretan frogatu aurretik AVD batean simulatzea da egokiena. Horretarako Window -> Android Virtual Device Manager>New... egingo dugu eta bertan simulatu nahi dugun gailuaren ezaugarriak zehaztuko dira X. Ilustrazioan ikus dezagun moduan.

X. Ilustrazioa: AVD bat sortzen

Pausu guztiak amaiturik prest egongo gara dagoeneko eclipse bidez eta  java natiboa erabiliz lehenengo Android App-a garatzeko.