Telefono mugikor eta tablet-en ekoizle kopurua dela eta Android gailu ezberdin ugari daude merkatuan forma eta tamainuei dagokionez. Hau arazo bihurtzen da programatzailearentzat, erabiltzailearen interfazeak egokitu egin beharko baititu horietako bakoitzarentzat.
Lehenengo eta behin honako kontzeptu hauek jakitea komeni da:
- Androiden 4 tamainu ezberdin existitzen dira: txikia (small), ertaina (medium), handia (large) eta oso handia (extra-large).
- Androiden 4 dentsitate (hazbete bakoitzeko pixel kopurua) ezberdin existitzen dira: low (ldpi), medium (mdpi), high (hdpi) y extra high (xhdpi).
Horiez gain azpimarratzekoa da pantaila bertikalean (
portrait) edota horizontalean(
landscape) jartzeak ere eragina izango duela interfazean.
Baldintza guzti horiek kontuan hartuz programatzaileak tamainu guztietarako eta bi orientaziotarako interfaze edo
layout bana diseinatu beharko du. Horretarako, I. Ilustrazioan ikus daitekeen moduan formato ezberdinetarako diseinaturiko xml fitxategiak,
res karpetaren barruan tamainuarekin eta orientazioarekin lotzen diren izen espezifikodun karpetetan sartuko ditugu.
|
I. Ilustrazioa: res karpeta barruko tamainu ezberdinetarako karpetak |